Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

jira-galdua etiketa duten bideoak

Oscar Tropp: Saylor hornpipe 1915

Oscar Tropp ballet dantzariak 1915ean Dantza Modernoak film suediarrerako dantzatutako Saylor hornpipe koreografia helarazi digu Jon Iruretagoiena dantzari eta dantza-ikertzaileak. Ia 20 minutuko film horretan Oscar Tropp-ek eta Anna Tropp-ek saloiko hainbat dantza erakusten dituzte. Jon Iruretagoiena Maritzuli konpainiako dantzariaren azalpenen arabera hornpipe eta anglaise dantzen (ikusi hemen Maritzulikoek egindako Anglaisen interpretazioa) fundamentuzko urratsetan oinarritutako koreografia da ikusgai dugun hau, eta balleteko urratsak ere sartzen ditu Tropp-ek. Aipatzekoa da baita ere jira galdua urratsa (0:56an) baliatzen duela dantzariak, euskal dantzarako Argiak egindako berreskuraketaren tankera oso gertukoan. Dantza zati honek, ordea, ez omen du hornpipe-aren berezko estruktura errespetatzen. Izan ere, Iruretagoienaren iritziz, Zuberoako dantzetan bezala, dantza horiek sistematikoak direnez, urratsen simetria errespetatu beharko lukete, musikaren estrukturarekin urratsak alde batera eta bestera errepikatzeko. Hornpipe-a Eskozia, Ingalaterra eta Irlandako herri musikan oso ezaguna den dantza da, eta badirudi jatorria marinelen dantzetan duela. Oscar Tropp, Saylor hornpipe, Dantza Modernoak filma, 1915.

 

Dokumentuaren akzioak