Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ikastaroak etiketa duten bideoak

Dantza filma Argentinan: dantza taller bat Laurak Baten

Dantza filmaren Argentinako bira Buenos Airesen hasi dute Telmo Esnal zuzendariak eta Gari Otamendi dantzariak. Etxepare Institutuak martxan jarri duen Amale Artetxeri eskainitako katedraren inaugurazioarekin batera ekin diote birari. Urriaren 30ean, Laurak Bat euskal etxean egindako dantza tailerreko irudiak jaso dira bideo honetan. 30-35 bat dantzari elkartu dira eta entzule gisa beste 15-20 bat. Filmean dauden Gipuzkoako dantzen inguruan aritu dira, urratsen taularekin hasi eta galaien esku-dantzara iritsiz. Pantailarako egokitzapenei buruz jarduteko aukera izan dute, eta soka-dantzari buruz, zein dantzakeran inguruan gogoetak partekatu dituzte. Dantza filma Argentinan, dantza taller bat Laurak Baten, Buenos Aires, Etxepare Institua, 2019-10-30.

Dokumentuaren akzioak