Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

gipuzkoako-aldairak etiketa duten bideoak

Gipuzkoako aldairak: Abarketak

Esku aldatzeko doinua, abarketak, axeri-dantza, banan banakoa, bakoitza bere dantzakeran. Besteak beste, herri bakoitzeko dantzatzeko era propioak bildu eta aldarrikatu ditu Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua ikerketan eta lanaren aurkezpenean Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariak norbere dantzakeran aritu dira, hau da, norbere hizkeran eta gorpuzkeran dantzan. Ekitaldia soka-dantzarekin borobildu da, bertaratutako guztiak sokan eskuz esku batuta dantzan. Honako herrietako dantzariek dantzatu dute abarketen zatia bata bestearen segidan: Iñaki Arregi (Andoain), Jon Legorburu, Jon Lizarazu (Antzuola), Gari Otamendi (Añorga), Jexux Nazabal (Berastegi), Ane Lamarka, Ane Ibargoien, Aritz Salamanca (Donostia), Josu Garate, Oier Araolaza (Eibar), Josu Mujika (Elgoibar), Josune Zubeldia, Akaitz Sarasola (Lizartza), Xanti Nazabal (Tolosa), Izaro Intsausti (Ordizia), Maite Irizar (Oñati), Xabier Etxabe (Zarautz), Jesus Mari Garralda (Zumarraga), Carles Mas (Katalunia) eta Luis Mari Sarriegi, Agurtzane Agirre, Xabier Ruiz de Azua, Uxue Sarriegi, Oihane Sarriegi (Beasain). Dantza-sokaren musikariak: Andoni Zaballos, Iban Irazustabarrena. Ezpata-dantzaren musikariak: Andoni Zaballos, Iban Irazustabarrena, Xabier Sarasola. Pavanaren musikaria: Aitor Furundarena.

Irudiak: Oier Araolaza, Amaiur Aristi. Gipuzkoako aldairak, abarketak, 2024-03-09.

Dokumentuaren akzioak