Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

gaztedi etiketa duten bideoak

Gaztedi: maskaradak 2014

Santutxuko Gaztedi dantza taldeak Zuberoako maskaradak plazaratu ditu 2014an. Orain 20 urte horrelaxe egin zuten, eta belaunaldi berriak aurrekoek egindako lana berregin dute bi hamardaren ondoren. Zuberoatik kanpo dantza taldeek maskaradetako zatiak edo zenbait dantza egiteko ohitura handia dute, baina ez da ohikoa maskaradak osorik prestatzea. Goizeko barrikadak eta arratsaldeko ofizioak, aitzindariak, kukulleroak, marexalak, kerestuak, kauterak, txorrotxak, buhameak, jauna eta anderea, laboraria eta laborarisa, eta bakoitzaren ofizio eta dantzen antzezpen osoa predikuak eta zikiratze, zorrozte, pertza konpontze, pitxuren heriotz eta berpizte eta azken kanta barne hartuta osatu dituzte maskaradak Gaztediko dantzari eta musikariek. Lehen agerraldia Santutxun egin ondoren Bilboko zazpi-kalen eskaini zuten Zuberoako inauteri erritual osoa, eta bertan jasotako irudiak eta Asier Ibarra eta Ane Garai dantzarien hitzak ikus eta entzun daitezke honako bideo honetan. Irudiak: Eire Vila. Gaztedi, maskaradak, Bilbo, 2014-03-02. 

Dokumentuaren akzioak