Hemen zaude: Hasiera Bideoak Gaztedi: maskaradak 2014

Dokumentuaren akzioak

Gaztedi: maskaradak 2014

2014/04/16 10:25

Santutxuko Gaztedi dantza taldeak Zuberoako maskaradak plazaratu ditu 2014an. Orain 20 urte horrelaxe egin zuten, eta belaunaldi berriak aurrekoek egindako lana berregin dute bi hamardaren ondoren. Zuberoatik kanpo dantza taldeek maskaradetako zatiak edo zenbait dantza egiteko ohitura handia dute, baina ez da ohikoa maskaradak osorik prestatzea. Goizeko barrikadak eta arratsaldeko ofizioak, aitzindariak, kukulleroak, marexalak, kerestuak, kauterak, txorrotxak, buhameak, jauna eta anderea, laboraria eta laborarisa, eta bakoitzaren ofizio eta dantzen antzezpen osoa predikuak eta zikiratze, zorrozte, pertza konpontze, pitxuren heriotz eta berpizte eta azken kanta barne hartuta osatu dituzte maskaradak Gaztediko dantzari eta musikariek. Lehen agerraldia Santutxun egin ondoren Bilboko zazpi-kalen eskaini zuten Zuberoako inauteri erritual osoa, eta bertan jasotako irudiak eta Asier Ibarra eta Ane Garai dantzarien hitzak ikus eta entzun daitezke honako bideo honetan. Irudiak: Eire Vila. Gaztedi, maskaradak, Bilbo, 2014-03-02. 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2014/04/17 00:10
Zorionak Gaztediko gazteentzat, plazaratze dotorea!
2014/04/17 09:20
Zorionak bai! Itxura ederra du, eta gainera elkarrizketetan ere zintzo eta apal! Noiz egitekoa duzue Zalgizen?
2014/04/17 11:24
Plazaratze oso polita benetan! Pena han egon ez izana! Segi horrela maskaradekin!
2014/04/17 20:30
Mila esker Gazteditarron izenean! Maskarada bertatik bertara ikusteko gogoz geratu bazarete, oraindik bada aukera: Maiatzaren 10ean Zamudion izango gara primeran pasatzeko asmoz, eta Ekainaren 28an, larunbata (29an izatekoa zen baina aldatu egin dugu) Zalgizen izango gara bertakoek gonbidatuta. Oso hunkituta gaude aukera honekin. Lan txukuna egingo dugula espero dugu!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.