Dokumentuaren akzioak
folia etiketa duten bideoak
Arcadio Larrea: Cerro de Andevalo 1948 Folia
Tomasa Moreno Romero eta Clemente Gonzalez folia bat dantzatzen ageri dira irudiotan Juan Fernandez Velardo danbolinteroaren musikarekin. Arcadio Larreak ziurrenik 1948an Huelvako Cerro de Andevalo herrian, San Benito eguneko erromerian egindako filmazioa da. Foliak, dantza genero moduan Berpizkundean arrakasta handia izan zuen, eta gailurra Frantziako gortean Lully dantza-maisu eta konposatzailearen eskutik jo zuen. Hiri eta herrietako festetan, festarako eta gorteatzeko dantza gisa mantendu da XX. menderarte.
Arcadio Larreak (1907-1985) Espainiako zenbait bazterretan 1947 eta 1948 urteetan hainbat irudi jaso zituen, eta CSIC-IMF funtsaren bidez hedatzen hasi dira filmazio horiek. Oraindik ere, grabaziootan agertzen diren herri, dantzari eta musika-generoak identifikatzeko prozesua irekita dago. Irudiak: Arcadio Larrea. Folia, Cerro de Andevalo, Huelva, 1947.
Dokumentuaren akzioak