Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

eskea etiketa duten bideoak

Aretxabaleta: Santa Ageda 2020 Aurreskua

Santa Ageda egunetik inauterietako igandera arte, Aretxabaletako Santa Ageda neskek eta mutilek aurreskua dantzatuko dute igandero. Otsailaren 4an baserriz baserri eskean ibili dira eta 5ean herrian zehar. Iluntzeko 19:00etan plazan elkartu eta lehen aurreskua dantzatu dute. Aretxabaletan izan gara Santa Ageda egunez eta Santa Ageda neska-mutilek festaren nondik norakoak eta beraien bizipenak azaldu dizkigute. Laura Igartuak eta Beñat Basabek eman dizkigute xehetasunak. Aurreko urtetako bideoei begira eta txistularien laguntzaz ikasi dituzte dantzak aurten 19 urte beteko dituzten aretxabaletarrek. Sokan atera dira plazara 2001ean jaiotako 60 gazte inguru eta desafioa dantzatu dute aurreskuak eta atzeskuak. Ondoren kinto guztiek banan-banan bata bestearen atzetik banangoa dantzatu dute. Jarraian agurrak dantzatu dituzte aurreskuak eta atzeskuak eta fandango, arin-arin eta biribilketarekin bukatu dute dantza. Lehenengo plazaratzean Josu Aizpurua aritu da aurresku eta Lorea Mateos atzesku. Igandero aldatu egingo dituzte postuak. Irudiak: Amaiur Aristi. Santa Agedako neskak eta mutilak, aurreskua, Aretxabaleta, 2020-02-05.

Dokumentuaren akzioak