Dokumentuaren akzioak
escos etiketa duten bideoak
Ezkozeko San Joan jaiak 1996
1996an Ezkozen (Akitania) ospatu zituzten San Juan festetako dantza irudiak ditugu irudietan. Kadrilearen berreskuraketaren emaitza. Ez-ohiko orduan dantzatu zuten kadrilea, mezaren ondoren, eta ez gaueko dantzaldiaren amaieran, gauerdian, ohitura omen zuten orduan. Bi korru edo dantzari multzotan antolatu dira: bata lau bikotekoa, eta bestea bost bikotekoa.
Kadrileak eta dantza-lotuak
Dantzari zaharren oroimenean, kadrilea omen zen jaietako une dibertigarriena, eta dantzari kopuru handiena parte har zezakeena. Ez zuten beti hartzen frantses kadrilearen ohiko antolaketa, lau bikoteko lauki itxian. Ireki zezaketen dantzaren antolaketa borobil handi batetan, bikote guztiak hartuta. Gaueko dantzaldiaren amaierakoa izaten omen zen, gauerdian. Jaia amaitu ohi zuten galop-ean herriko kaleetan gora-behera, gaztaroaren indarraz eta dantza sozialaren plazeraz.
Bost figura erabili ohi zuten kadrilean:
1.- Le paso (pasodoblea edo martxa)
2.- Le rondo (borobila): aldiro bikotea aldatzen. Lau bikoteko kadrile itxian ez zenean egiten, baina bikote guztiak borobil bakarrean, dantzari bakoitzak ez zuen amaitzen hasierako bikotearekin, eta hura berreskuratzera jotzen zuen amaitutakoan.
3.- Les presentations (agurrak)
4.- La polka (polka soilean normalean; edo pikatua ere bai)
5.- Le galop
Figura guztietan amankomuna, hasieran, erdian eta amaieran, kontradantza itzuliak.
Jakina, kadrileen dantza-moldea oso sinpletuta ageri da hemen. Baina sinpletasun horrek aukera ematen zuen kopiatze hutsaz ikasteko, eta borobilean bikote guztiak hartuta, erakartzen zituen dantzan ondo pasatzeko gogoa zuten guztiak, dantzari hobe edo kaskarragoak izanda ere. Hala eutsi zioten ohiturari 1960ko hamarkadara arte, dantzaren alde sozial eta ludikoa nagusi. 60ko hamarkadan zaletasunen aldaketa etorri omen zen, moda berrien eraginez.
Kadrile figuren sinpletasun horrek gogora ekarri digu Aiziritzeko beste bideo hau. 1989ko kabalkadarako, Burgaintzi dantza taldekoek kabalkadako hainbat dantza (baita kontradantzak ere) Amikuze eskualdeko dantzari helduen laguntzaz prestatu zituzten. Bideo honetan ageri diren bost kontradantzak ere sinpletasuna dute oinarrian, Ezkozeko-etan bezala.
Dokumentuaren akzioak