Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Orion: 1991 adinekoak jauziak dantzatzen

Dokumentuaren akzioak

Orion: 1991 adinekoak jauziak dantzatzen

2019/05/06 13:35

Jauziak ohikoak ziren Biarno mendebaldeko herrietako jaietan 1960ko hamarkada bitartean. Ezkozen (Escòs okzitanieraz), herriko jaietan mezaren irteeran dantzatu ohi ziren jauziak, jai egitarauaren barne, 1960 hamarkada arte. Mr. Sanguinet tronpeta-joleak aipatuta "Ezkozera gentozelarik, beti ekartzen genituen jauzien partiturak. Euren dantza nazionala zen!" 1991. urtean, Ezkozeko Lo Larèr elkarteak, Biarno mendebaldeko jauzi-zale trebe eta ezagunak bildu zituen: Ezkoze, Saint Dos, Bastidaxarre eta Orion herrietakoak. Nork bere ikasketaren eta bere dantzakeraren ekarpena egin zuen. Oriontarrek nabarmendu zuten beraien berezitasuna urratsen segidan eta urratsak emateko moduan. Ezkozekoen dantzakera Donapaleu ingurukoen parekoa zen (elkarren hurbil daude).

Bideo honetan ikus dezakegu garai bateko jauzien dantzakera, berdin Euskal Herrian nola Biarno mendebaldean. Irudi hauetan lehenbizi Motchico (Mutxikoak) abiadura geldoan ematen dute, ondoren abiadura normalean, eta amaitzeko Dus (Hegi), Motchico-ren segida bezala erabili omen zena. Abiadura normalekoan, bizitasun berezia hartzen dute dantzariek, nor bere ukituekin, nor bere dantzakeran, jolasean... eta korruan erdirako jarrera galdu gabe (dantza zirkulu-kideekin konpartitzen).

Jarrain bi dantzen urratsen-segida:

MOTCHICO
  • Abans (agindurik gabe hasten dira)
  • Doble, simple tres (x2)
  • Doble tres, simple (x2)
  • Quatre simple
  • Copar, simple, copar, simple, copar tres.
  • Tres pas et dus (x4)
  • Doble dus, simple copat* (x2)
  • Tres pas et dus, simple copat* (2)
  • Doble, simple tres (x2)
  • Quatre simple
  • Copar, simple, copar, simple.
  • Doble, simple (x2)
  • Quatre simple
  • Copar, simple, copar, simple.
  • Quatre simple
  • Copar tres, doble trucar**, simple (x2)
  • Quatre simple
  • Copar, copar tres, doble tres, simple, copar.
  • Sautar
(Euskal Herrian gehienean egun ohikoa dugun Mutxikoak-en segida edo amaiera ez dute ematen)
* Simple copat: simple ez dute ixten hemen. Biarnoko ohiko agindua pasarte honetan izan ohi da "simple pas volat tres" (erdizka, ebats hiru), honakoan ere simple itxi gabe.
** Trucar: Berez copar dagokio pasarte horretan (lau pultsu). Hemen eten egiten dute mugimendua guk "Jo" esan ohi diogun txaloak emateko. Ondoren kanpora itzulia ematen dute pasartea osatzeko (beste bi pultsu).
HEGI
  • Dus, pas volat (x4)
  • Dus et dus, pas volat (x4)
  • Quatre simple
  • Copar, doble, simple (x2)
  • Copar, sautar.

Irudiak: Ezkozeko Lo Larèr elkartea 1991. Dantzariak: Félice eta Robert Mouchet; Etienne, René eta Jules Loustaunau-Larrue (anaiak). Musika: "Sauts biarnes de l'arribèra" CD-tik (Menestrèrs gascons). Iturria: https://taicousi64.wordpress.com/saut-basque-dorion/. Adinekoak jauziak dantzatzen, Orion, 1991.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.