Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

entseguak etiketa duten bideoak

Markina-Xemein 1977 Zerutxu dantza taldea

Markina-Xemeingo 1977ko Zerutxu dantza taldearen entseguetako irudiak ikus ditzakegu bideo honetan. Felipe Amutxastegi eta Mertxe ageri dira dantza-irakasle lanetan. Beroketak, dantzari-dantzako urratsak, arin-arina edota gorularien-dantzak erakusten ageri dira Felipe eta Mertxe Markina-Xemeingo neska-mutikoei. Manuel Garrido Palacios ageri da Felipe eta Mertxe elkarrizketatzen. TVEn Raices programa zuzendu zuen Garrido Palaciosek 1972 eta 1982 bitartean. Haurrekin jolasean hasten direla kontatzen dute Mertxek eta Felipek erritmoa barnera dezaten lehendabizi. Dantzak eta euskara mantentzea dela beraien helburua diote. 110 ikasle inguru dituzte eta egunero entseatzen dute talde ezberdinek 19:00-22:00. Badute transmisioaren eta dantzak irakasleen erreleboaren inguruko kezka, baina itxaropena dute dantzari gazteak handitzen direnean beraiek ere helduko diotela taldeari. Tokian tokiko dantzen ikasketan eta herrien arteko elkartrukea oinarritzen direla diote. Amaitzeko, mutikoek  zahagi-dantza dantzatzen dute. Irudiak: Raices, RTVE. Zerutxu dantza taldea, Markina-Xemein, 1977.

Dokumentuaren akzioak