Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

durango etiketa duten bideoak

Alkateei agurrak, alkateen agurrak

Dantzan agurtu dute Errenteriako alkatea eta agurra dantzatuaz hasi dute legegintzaldi berria Elorrion, Durangon, Oñatin edota Getxon. Larunbat honetan osatu dira Hego Euskal Herriko udal gobernuak eta herri bat baino gehiagotako kargu-hartze ekitaldiak dantzan borobildu dira. Bideo honetan Durangoko, Elorrioko, Oñatiko, Getxoko eta Errenteriako irudiak jaso ditugu. Durangoko Ima Garrastatxu eta Elorrioko Idoia Buruaga alkate berriek, kargua eskuratu eta makila eskuan dutela herritarrei agurra dantzatu die. Oñatin txistulariek alkate doinua jotzen dutela atera da udalbatza berria udaletxetik eta sarreran bi dantzarik agurra dantzatu diete. Getxon ere aurreskuko hainbat zati dantzatu dituzte bi dantzarik pleno aretoan bertan. Joan den ostiralean, berriz, Errenteriako Julen Mendoza alkatea dantzan agurtu zuten udaleko langileek. Azken zortzi urtetan alkate izanda Mendoza eta kargua utzi baino bi egun lehenago udal-langileek agurra dantzatu diote. Irudiak: Elene Carreto, Juan Antonio Aroma, Anboto, Oarsoaldeko hitza, Goiena. Alkateei agurrak, alkateen agurrak, 2019-06-15.

Dokumentuaren akzioak