Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak KontraBass

Dokumentuaren akzioak

KontraBass

2013/04/12 11:50

Aritz Lasarguren dantzaria eta Liher Granados kitarra bajo jotzailea agurra jo eta dantzatzen ageri dira bideo honetan. Durangoko Azoka eta Plateruena Kafe Antzokiaren artean grabatu zuten. Aritz Lasargurenek "Liñue Aurreskuek" blogean azaltzen duenez, "KontraBass izena jarri dotzau proiektu honi, alde batetik dantzan eitten dan zatixe Bizkaiko aurreskuko azken zatixe “Kontrapasa” dalako eta bestetik berau ohiko txistuen doiñuez jo bierrien baxua erabili dogulako, horra hor hitz jokue". Dantzaria: Aritz Lasarguren. Baxua eta kajoia: Liher Granados. Didgeridooa: Aritz Lasarguren. Audio grabaketa: Daniel del Valle. Bideo grabaketa: Ander Ansuategi. Eskerrak: Aitziber Lasarguren, Itziar Castrillo. Youtube, Liñue Aurreskuek, Durango, 2013-03-17.

Etiketak
aritz-lasarguren
agurra
durango
tradizionala
liher-granados
bizkaia
kontrapasa
kitarra-bajoa
kontrabass
2013

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.