Dokumentuaren akzioak
dantza-antzerkia etiketa duten bideoak
Ortzaize: Kabalkada 2022
Pandemiako oztopoak gaindituta, arrakastaz plazaratu dute herria batzea lortu duen kabalkada Ortzaizen. Hiru urte luzeko prestaketen ondoren, azkenean, irailaren 18an aurkeztu dute. 1200 ikusletik gora bildu dira dantza, musika, antzerkia eta bertsoak biltzen dituen emanaldira. Datorren larunbatean, irailaren 24an, izango da bigarren saioa. Naia Ozafrain, Graxi Bedaxagar, Laida eta Bixente Mateo, eta Txomin Pebet aritu dira irakasle lanetan. Honako dantzak plazartu dituzte: Bolant-dantza, Teilagorri, Euskaldunak Sorginak, Ortzaiztarrak, kadrillak, fandangoa, arin-arina eta soka.
2020an aurkeztea zen asmoa, baina pandemiak bete-betean harrapatu eta bi urte atzeratu da estreinaldia. Zirtzilek behin baino gehiagotan aldatu behar izan dituzte gidoiak, bi urtean gaurkotasuneko gaiak aldatzen baitira. Dantzari taldean ere izan dira aldaketak, batzuk utzi eta berriak sartu dira. 2018an hasi ziren kabalkada egiteko nahiarekin. Aurrena, herritarrak kabalkaden testuingurura eta historiara gerturatzeko lana egin zen, ehun urtetik gora baitziren Ortzaizen ez zela kabalkadarik eman. Irudiak: Aritz Ibañez. Kabalkada, Ortzaize, 2022-09-19.
Dokumentuaren akzioak