Dokumentuaren akzioak
Ai Do Project: En picado
Bere buruaz beste egiteko asmotan diren lau pertsonak topo egin dute teilatu batean. Horixe da Ai Do Project konpainiak martxoaren 12an estreinatuko duen En picado lanaren abiapuntua. James Rhodes musikariaren eta idazlearen testutan oinarritu da dantza-ikuskizuna, eta antzerkiak eta musikak presentzia handia dute. Rhodes testuetatik ateratako pertsonaien deskribapenak eta egoera zehatzak izan dira lana osatzeko materia koreografikoak. Hein handi batean, Gipuzkoako Dantzagunean landu da pieza hau, eta, Errenteriako Niessen auditorioan egingo duten estreinaldirako prestaketa eszenikoaren baitan, Iker Arrue Adi Do Project konpainiako zuzendariaren eta koreografoaren azalpenak jaso dira bideoan. En picado, Ai Do Project, 2021-03-12.
Etiketak
- garaikidea
- dantza-antzerkia
- en-picado
- gipuzkoako dantzagunea
- 2021
- iker-arrue
- ai-do-project
- gipuzkoako-dantzagunea
Dokumentuaren akzioak