dantza-antzerkia etiketa duten bideoak
Ortzaize: Kabalkada 2022
Pandemiako oztopoak gaindituta, arrakastaz plazaratu dute herria batzea lortu duen kabalkada Ortzaizen. Hiru urte luzeko prestaketen ondoren, azkenean, irailaren 18an aurkeztu dute. 1200 ikusletik gora bildu dira dantza, musika, antzerkia eta bertsoak biltzen dituen emanaldira. Datorren larunbatean, irailaren 24an, izango da bigarren saioa. Naia Ozafrain, Graxi Bedaxagar, Laida eta Bixente Mateo, eta Txomin Pebet aritu dira irakasle lanetan. Honako dantzak plazartu dituzte: Bolant-dantza, ...