Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

bilboko-udal-txistulari-banda etiketa duten bideoak

Esku-burdinak

Gaur aurkeztuko dute Oinkari dantza taldeak, Bilboko Udal Txistulari Bandak eta Aitor Furundarenak Esku-burdinak ikuskizuna. Gallartan esku burdina ustiatzen zutenen lanari eta historiari keinua egin nahi dion ikuskizuna oholtzaratuko dute gaur 19:30ean Euskalduna Jauregian. Koreografiez Eneko Gil eta Oinkari Dantza Taldea arduratu dira. Udal Txistulari Bandaren zuzendaria eta txistu lehena Garikoitz Mendizabal dugu, bigarren txistua Idoia Kareaga; silbotea Gorka Zabaleta eta Sabin Bikandi eta atabala Asier Gartzia. Akordeoiarekin eta musika-moldatzaile lanetan Aitor Furundarena aritu da. Bilboko Udal Txistulari Banda, Oinkari dantza taldea eta Aitor Furundarena: Esku-burdinak, Bilbo, Euskalduna Jauregia, 2018-12-04.

Dokumentuaren akzioak