Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

bihotz-alai etiketa duten bideoak

Deustu: San Jose 2021 Andreen aurreskua

Urtebeteko etenalditxoaren ondoren aurten ere dantzatu dute Deustun San Jose egunean aurreskua. 1999an birsortu zuten Deustun andreen aurreskua, Iñaki Irigoienenen eta Jon Pertikaren bultzadaz. Bihotz Alai dantza taldeari Deustun aspaldi galduta zegoen dantza berreskuratzeko proposamena egin zioten. Horrela, 1999ko martxoaren 19an atera zuten soka-dantza plazara. Ordutik, San Jose egunez kaleratu dute urtero aurreskua Bihotz Alaiko emakumeek. Aurreko urtean, itxialdi bete-betean ginela ezin izan zuten dantzarik egin, baina aurtengoan, neurriak hartuta bada ere, San Jose egunean dantzatzeko aukera izan dute. Deustuko Kanalak sareratu ditu aurresku osoaren irudiak eta bideo honetan jaso ditugu zenbait zati. Irudiak: Deustuko Kanala. Deustuko Andreen Aurreskua, Deustu, 2021-03-19.

Dokumentuaren akzioak