Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Deustuko Andreen Aurreskua

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Andreen Aurreskua

Deustuko Andreen Aurreskuari buruzko liburua argitaratu du Deustuko Bihotz Alai folklore elkarteak. Dantza birsortu eta hogei urtera liburu honetan jaso nahi izan dituzte dantzaren historia, birsortzea eta dantzaren inguruko hainbat hausnarketa.
Egilea
Bihotz Alai folklore taldea
Formatua
Liburua
Editorea
Bihotz Alai folklore taldea
Data
2019/03/01

1999an birsortu zuten Deustun andreen aurreskua. Urte bete lehenago Bihotz Alaik herrian aspaldi galduta zegoen dantza berreskuratzeko proposamena jaso zuen Iñaki Irigoienen eta Jon Pertikaren eskutik. Taldeak proposamenari baiezkoa eman eta 1999ko martxoaren 19an plazara atera zuten aurreskua. Ordutik San Jose egunean, eta jai eguna ez bada hurbileko egun batean, dantzatzen dute Deustuko emakumeek aurreskua.

Liburuan, Deustuko dantzei, musikariei eta jaiei buruzko hainbat erreferentzia historiko jaso dira. Informazio hori lehenengo zatian bildu da. Hektor Ortegak garai batean deustuarrek herriko jaietan Bilboko agintariekin izan zituzten liskarrak azaltzen ditu. Iñaki Irigoienek dantzan emakumeek izan duten parte-hartzeari buruz dihardu eta Alexander Iribarrek Deustuko musikarien kontuak dakartza.

Bigarren zatian, berriz, egungo aurreskuari begiratzen zaio. Edorta Ialdeberek dantzaren sorkuntzari buruzko azalpenak eman ditu. Deskribapen koreografikoaz gain, sorrerako helburuak eta egun egiten dituen balorazio eta hausnarketak jaso ditu. Alexanderr Iribarrek, berriz, aurreskuaren musikari buruzko xehetasunak aurkeztu ditu. Horien ondoren, hainbat aurreskulariren bizipenak bildu dira. Bukatzeko, kartelak, programak eta argazkiak bildu dira eranskin modura.

Fitxa

  • Egilea: Bihotz Alai folklore taldea
  • Diseinua eta maketazioa: Vudumedia
  • Data: 2019-03
  • Hizkuntza: Euskara eta Gaztelera
  • Orrialde kopurua: 187
  • Lege gordailua: BI-470-2019
  • ISBN: 978-84-09-09701-2

Aurkibidea

LEHENENGO ZATIA

  • Deustuko andrazkoen aurreskua, erresistentzia luze baten erakusgarri / Hektor Ortega Lahera

  • Participación de las mujeres en la danza: el pueblo de Deutso / Iñaki Irigoien Etxeberria

  • Algunas noticias sobre la música y los músicos en Deusto / Alexander Iribar Ibabe

BIGARREN ZATIA

  • Dantzaren sorkuntza: arrazoiak, helburuak eta balorazioa / Edorta Ialdebere Manzisidor

  • Dantzaren deskribapen koreografikoa / Edorta Ialdebere Manzisidor

  • Descripción musical de la danza / Alexander Iribar Ibabe

  • Lekukotzak eta iritziak / Zenbait

ERASKINAK

  • Partiturak

  • Kartelak eta programak

  • Argazkiak

Deustuko Andreen Aurreskua

Bihotz Alai folklore taldea, Bilbo, 2019

Dokumentuaren akzioak