Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

beranturi etiketa duten bideoak

Berantevilla 2016 giza-dorreak

Iraileko lehen igandean egiten dituzte giza-dorreak Berantevillan. Eguerdiko mokadutxoaren ostean herri guztia zeharkatzen dute giza-dorreak egiten zenbait herritarrek. Hiru mailako dorreak egiten dituzte. Ohikoena da oinarrian sei lagun ezartzea, ondoren bigarren maila hiru lagunez osatzen dute eta azkenik gazte bakarra igotzen da gailurrera. Orekari eutsiz herritarrak agurtzen ditu eta Lacorzanillako Ama Birjina goraipatzen du. Ondotik, giza-dorrea egin duten tokiaren inguruko bizilagunak bibaka deitzen ditu eta azkenik itzulipurdi batez jeisten da dorretik. Horrela aritzen dira hiru-lau orduz guztira ia hogei giza-dorre egin arte. Irudiak: Eire Vila. Berantevilla, giza-dorreak, 2016-09-04.

Dokumentuaren akzioak