Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

beljika etiketa duten bideoak

Anberes: Zwaarddans 2014

Anberes edo Antwerpen, flandeseko hirian, Lange Wapper taldeak dantzatzen du ezpata-dantza urtero. Renaat Van Craenenbroeck ezpata-dantzetan adituak berregin zuen Anberesko ezpata-dantza 1970eko hamarkadan. Antwerpen-en bertan jaio zen Renaat Van Craenenbroeck eta 1958an sortu zuen Lange Wapper dantza taldea. Ezpata-dantza  Anberesen Mid-lent deritzen festan dantzatzen dute, alegia, garizuma erdian. Goizeko lehen orduan hasten dira Anberesko udaletxe aurrean dantzan eta egun osoz luzatzen dira ezpata-dantza emanaldiak hiriko kale eta plazetan. Jeroen de Bie, Lange Wapper taldeko kideak sareratu du aurten, martxoaren 30ean, eskainitako ezpata-dantzaren zati bat. Anberes-ko ezpata-dantza, Antwerpen zwaarddans, 2014-03-30.

Dokumentuaren akzioak