Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

baztandarrak-dantza-eskola etiketa duten bideoak

Oñati 2018 Baztango dantzariak: Baztango zortzikoa

Baztango dantzariak zortzikoa dantzatzen Oñatiko plazan. Duela 100 urte egin zuten antzera, Baztango dantzariak Oñatiko plazan izan dira dantzan. Joan den azaroaren 24an, Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko ospakizunean Jo ala jo Baztandarrak dantza eskolako dantzariek mutil-dantzak dantzatu zituzten eta dantza emanaldia zortzikoarekin bukatu zuten.

Dantza eskolako kideek azaldu digute zortzikoan hiru itzuliko zatiak eta bi itzulikoak bereizten dituztela. Hiru itzulikoekin hasten dira, bi aldiz eginez (8 puntu bi aldiz) eta gero bi itzulikoa beste bitan (8 puntu bi aldiz). Plazatik ateratzeko dantza bezala erabiltzen dutenez, plazatik atera arte errepikatzen da egitura hori. Txistulariak azken dantzariaren atzetik ateratzen dira eta jotzen ari diren doinu atala bukatu arte segitzen dute. Dantza hau zortzikoa bezala ezagutzen dugun arren ingurukoa (laxoan) ere esan izan zaio. Baztan ondoko bailaretan mutil-dantza ere deitzen zaio. Modu librean, laxoan, hau da eskutik hartu gabe dantzatzen zutelako, laxoan hitza gehitu zaio. Zortzikoan jotzen diren doinu guztiak soka-dantzako ingurukoa sokan ataletik ateratakoak dira.

Baztandik honako dantzariak joan ziren Oñatira dantzara: Oianko Garde, Ane Dendarieta, Xabier Torres, Juanita Bidegarai, Julen Mitxeltorena, Marijo Indabere, Joxelu Etxeberria, Kattalin Ezkerra eta Joseba Indabere. Musikariak, berriz, Patxi Larralde (ttun-ttuna eta txistua), Eki Angevin (txistua eta danbolina) eta Oskar Fernandez (atabala).

Irudiak: Eire Vila eta Emilio Xabier Dueñas. Eusko Ikaskuntzak 100 urte, Baztango Zortzikoa, Oñati, 2018-11-24.

Dokumentuaren akzioak