Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

arretxinaga etiketa duten bideoak

Markina-Xemein: San Miguel 2019 ezpata-dantza

Aurtengo San Migel eguna berezia izan da Markina-Xemeinen. Igandea egokitu denez, Markina-Xemeingo eta Xemeingo ordezkariek makila trukea egin dute Arretxinagako zubi zaharrean eta besarkada eman dute garai bateko bi herrien arteko bakea irudikatuz. 

Markina-Xemeingo udaletxetik alkatea eta bi zinegotzi hurbildu dira zubira txistulari eta dantzariek lagunduta. Xemeingo udaletxe zaharretik, berriz, festa batzordeak aukeratutako beste hiru ordezkari irten dira trikitilariekin batera. Zubian elkartu dira sei ordezkariak eta Luis Egurrola alkateak eta Jose Mari Barinagarrementeria Xemeingo ordezkariak makilak trukatu eta besarkada eman dute. Ondoren, meza amaituta, Arretxinagako plazan Xemeingo ezpata-dantza eta aurreskua dantzatu dituzte Zerutxu dantza taldeko dantzariek. 

Oier Onaindia dantzariak azaldu dizkigu festaren nondik norakoak. Horrekin batera, ezpata-dantzan dantzariek (ezpata-dantzariek, maisu zaharrak eta ezpatatxinek ) dantzatzen dituzten urratsak erakutsi dizkigu pausoz pauso. Behin urratsen azalpenak entzunda, ezpata-dantzako irudiak ikus ditzakezue bideoan. Maisu zahar paperean aritu da Eneko Amutxastegi eta ezpata txikiekin atera dira Andoni Malaxetxebarria, Josu Malaxetxebarria, Oier Onaindia eta Andoni Elu. Ezpata luzeekin honako dantzariak atera dira: Xabi Urrutia eta Alexander Larrinaga, Aitor Urriolabeitia eta Aimar Ibarloza, Erlantz Morruende eta Mikel Kalzakorta, Igor Ibarzabal eta Iñaki Kareaga, Iñaki Azpiazu eta Ander Arakistain, Liher Azpiazu eta Aaron Arriola. Maisu zaharrari ezpata txikiak ematen dizikon haurra: Eritz Larrañaga.

Irudiak: Eire Vila. Ezpata-dantza, San Migel, Markina-Xemein, 2019-09-29

Dokumentuaren akzioak