Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

aritz-ibañez etiketa duten bideoak

Aritz Ibañez: Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz

Zinta-dantzan ari garenean, zintak gurutzatuz eta korapilatuz sortzen den ehuna, euskal komunitatea trinkotzeko sortu beharreko lotura sarearekin erlazionatu du Aritz Ibañez dantzari iruindarrak Udaltop topaketetan. Trinkotze horretan euskal dantzak jokatzen duen rol aglutinatzailea azpimarratu nahi izan du. Bere ustez, euskal dantzek komunitatea irudikatzen dute sinbolikoki, eta irudikatzeak berak komunitatea txirikordatzen eta ehuntzen laguntzen digu, horrela, harremanak indartuz. Bi hari horiek —euskal dantza eta komunitatea— euskararenarekin korapilatuz gero, txirikorda sendoa ehundu dezakegula erakusten saiatu da, Duguna dantza taldearen esperientziaren bitartez.

Esan bezala, 2023ko maiatzaren 11an eta 12an Lasarte-Orian egin diren Udaltop topaketetan Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz izeneko ponentzia aurkeztu du Aritz Ibañez-ek —lotura honetan duzue irakurgai, eta aurkezpen horren bideoa da hemen ikusgai duzuena.

Irudiak: Udaltop. Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz, Lasarte-Oria, 2023-05-12.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak