Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

arantza etiketa duten bideoak

Ikasi Arantzako dantza-luzea: Neska-dantza

Arantzako neska-dantza pausoz pauso ikasteko gida duzue honakoa. Neska-dantza deitzen diote Arantzako dantza-luzean neskek dantzatzen duten zatiari. Inauterietan neska-mutilek denek batera dantzatzen badute ere, Arantzako jaietan plazaratzen duten dantza-luzean bereizi egiten dira genero rolak. Mutilekin sokan dantzatu ondoren, neskek zirkulu ireki bat osatzen dute eta neskek bakarrik egiten dute dantza hau.

Arantzarrek herrian bertan dantzatzen duten dantza-luzearen hainbat zati urratsez urrats azaldu dizkigute. Herriko festetan dantzatzen dute dantza-luzea eta inauterietako hainbat geldialditan giroa berotzen denean Arantzako dantza-luzearen parte nagusiak diren hiru dantzak egiten dituzte: zortzikoa, neska-dantza eta mutil-dantza. Maddi Larraldek eta Andoni Mitxelenak eman dizkigute azalpenak. Andoni eta Beñat Mitxelenak akordeoiarekin jo dituzte doinuak eta Maddi Larralde, Leire Bereau, Eneko Zulaika eta Ekai Madariagak dantzatu dizkigute urratsak.

  • Ikasi Arantzako dantza-luzea: Zortzikoa
  • Ikasi Arantzako dantza-luzea: Neska-dantza
  • Ikasi Arantzako dantza-luzea: Mutil-dantza

Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Neska-dantza, dantza-luzea, tutoriala, Arantza, 2024-02-02.

 

Dokumentuaren akzioak