Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Arantza: Dantza-luzea 2006

Dokumentuaren akzioak

Arantza: Dantza-luzea 2006

2013/02/13 10:45

Inauterietan zati batzuk dantzatzen badira ere, gaur egun abuztuko Ama Birjinaren egunean egiten dute arantzarrek soka-dantza hau osorik. Gizonezkoek hasten dute dantza, aunitz urtez agurra eginez Lesakan zantzo-monona izenarekin ezagutzen den doinuarekin, eta segidan, doinu beraren gainean lehen eta bigarren mutil-dantza dantzatzen dituzte. Neska-biltzearena doinuarekin neskak sokara gonbidatzen dituzte eta zapien bidez lotzen dira elkarren artean. Soka neska-mutilez osatuta dagoela soka-dantza dantzatzen dute. Mutilak alde batera geratu eta nesken txanda da une horretan: neska-dantza egiten dute. Neskek bere lana egin da alde batera egin eta mutilek hartzen dute plaza berriz eta hiru bueltakoa egiten dute. Neskak eta mutilak berriz soka osatuta azken zortzikoarekin eta bukaerako zubiekin borobiltzen duten dantza-luzea. Gerra Zibilaren ondoren dantzatzeari utzi eta galduta izan zen Arantzako dantza-luzea 70-80eko hamarkadetan hainbat dantza taldek adineko dantzariekin hura ikasi eta berregiten aritu ziren arte. Donostiako Argia, Lasarte-Oriako Erketz, Iruñeko Ortzadar eta Santurtziko Mendi Alde izan ziren berpiztu zutenetako batzuk. Kanpotarren interesa ikusita herritarrek kontzientzia hartu zuten, eta herrian bertan lortu zuten dantza-luzearen ezagutza zabaldu eta dantzatzeko ohitura finkatzea Biurrarena eta Errena txistularien laguntzarekin. Ttipi-Ttapa telebistak grabatu eta eman zuen 2006 urteko Ama Birjinaren egunean Arantzan egindako dantza-luzea eta Patxi Labordari esker eskuratu dugu. Ttipi-Ttapa, Arantza, dantza-luzea, 2006-08-15.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2013/02/13 11:50
Ze doinu sorta ederra duen Arantzako dantza-luzeak! Dantzak ere gozagarriak dira goitik behera, baina oraindik gehiago doinu horiekin.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.