Dokumentuaren akzioak
antton-mari-aldekoa-otalora etiketa duten bideoak
Jantzarien sokan eskutik dabiltza dantzan
Urrijena jaiaren bezperan Antton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa (1951), Maitane Totorika Del Amo (1999) eta Naroa Jaio Jaio Iurretako dantzariak elkarrizketatu ditugu. Besteak beste, dantzakerari buruzko azalpenak eman dizkigute. Hizlari dotoreak dira hirurak, baina dantzaren dotorezia gorputzarekin ulertzen da ondoen. Beraz, altxa eta sokan ipintzeko eskatu diegu. Antton Marik zalantza egin du, Kameraren aurrean ez zaiola irtengo natural dio. Ahazteko kamerarekin esan diogu eta guk esaldia bukatzerako kantuan eta dantzan hasi da. Irudiak: Idoia Lahidalga. Iurreta, 2024-10-11.
Dokumentuaren akzioak