Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

altsasuko-inauteriak etiketa duten bideoak

Momotxorroak: Kaos Baten Istorioa (2024) teaserra

Altsasuko inauterien berreskurapenaren inguruko dokumentala egin du Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. Abenduaren 5ean Durangoko Azokan estreinatuko da, 17:30ean, Irudienean.

1916. urtekoak ziren Altsasuko inauterietako azken testigantzak; 1970eko hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zituzten inauterien oroitzapenak. Ricardo Aldasoro zen horietako bat eta hark eginiko aipamen bat Jose Maria Satrustegiren Solsticio de Invierno liburuan jaso zen. Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristak aipamen hori irakurri zuenean ikusi zuen hor altxor bat zegoela eta Andra Mari dantzari taldeari luzatu zion ikertzeko proposamena. Altsasuko inauterien arrastoaren atzetik ikerketa lana egin zuen Andra Marik eta pixkanaka mozorroak eta ezaugarriak berregiten joan ziren. Horrela, 1977ean Sestaon eta Tolosan aurkeztu zuten eta 1981ean Altsasun bertan, baita 1982an ere. Ordutik Altsasun egonkortu eta hazten joan da jaia. Dokumentalean berreskurapenaren nondik norakoak jaso nahi izan dituzte; prozesua nolakoa izan zen kontatu dute parte-hartzaileek, eta inauterien pertsonaiez eta horien sinbologiaz ere aritu dira.

Momotxorroak - Kaos Baten Istorioa

  • Zuzendaritza eta Gidoia: Jon Eguskiza, Kepa Otaegi
  • Produkzioa: Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
  • Elkarrizketatuak: Patxi Goikoetxea, Amaia Oiharbide, Juan Antonio Urbeltz, Enrike Zelaia, Satur Leoz, Mikel Zamalloa, Koldo Telleria, Manu Jauregi
  • Muntaia: Marmoka films
  • Soinuaren diseinua eta nahasketa: Dani Lara
  • Irudiak: Jabi Rojo, Olatz Sagastigordia, Teresa Meaza
  • Soinua: Aitzol Zamalloa
  • Itzulpena: Amaia Torrealday, Imanol Etxebarria
  • Iraupena: 45 min
  • Hizkuntza: euskara, gaztelera
  • Ekoizpen urtea: 2024

Dokumentuaren akzioak