Dokumentuaren akzioak
alemanak etiketa duten bideoak
Baigorri: Libertimendua 2023 alemanak
Baigorriko Arrola dantza taldeko bolant-dantzariek libertimenduan emandako Alemanak dantza-jauzia duzue irudietan; urratsak markaturik. Migel Angel Sagasetak aipatzen du Luzaiden Pello Lapeire bakarrik gogoratzen zela dantza-jauzi honen izenburuaz eta gaztetan dantzatu izanaz; Fauxtin Bentaberrik jota eta markatua. Eta nondik ote dator Alemanak izena? Jatorriaren inguruko hipotesi bat baino gehiago dira: Lapeirek ez zuela arrastorik erantzun zion Sagasetari, Alemaniako soldaduek ekarritako dantzaren bat izango ote zen edo. Sagasetak erantzun hori beste hainbat lekutan ere jaso omen zuen, Fauxtin Bentaberri alabaren ahotik, adibidez. Baina Jean Michel Guilcherren teoriaz gehiago fidatu da Sagaseta, hala nola, XVI-XVIII mendeetan Frantzian arrakasta handia izan zuten Alemanak (les allemands) dantzekin lotura izatearenarekin.
Urratsen segida:
- Aintzina (lauetan)
- Erdizka (lauetan)
- Erdizka, dobla eta hiru, erdizka eta hiru (bietan)
- Erdizka (lauetan)
- Zote, erdizka, dobla, erdizka
- Pika, erdizka (bietan)
- Erdizka (lauetan)
- Zote,erdizka, dobla, erdizka
- Aintzina (lauetan)
- Pika, erdizka (lauetan)
- Erdizka (lauetan)
- Zote, erdizka, dobla, erdizka (bietan)
- Zote
- Erdizka lauetan eta hiru
- Erdizka, dobla, erdizka, ezker, erdizka
- Erdizka eta hiru, erdizka (bietan)
- Erdizka (lauetan)
- Zote, erdizka, dobla, erdizka (bietan)
- Erdizka, ebats (bietan)
- Zote eta hiru, erdizka eta hiru, dobla eta hiru, erdizka eta hiru
- Erdizka (lauetan)
- Zote, ezker, eskuin
- Pika eta ezker, pika eta eskuin
- Pika eta ezker, pika eta fini
Libertimendua, Alemanak, Baigorri, 2023-03-05.
Dokumentuaren akzioak