Lekorne: Baigurako libertimendua 2023

2023/02/13

Baigurar gazteek Lekornen ekin diote 2023ko libertimenduen sasoiari. Zirtzilak eta dantzariak lehia estuan aritu dira ordu t'erdiz, baina bukaeran, bolantek hartu dute plaza beste behin ere. Hitzorduak izan du berezitasunik: Baigurako eskualdeko hainbat herritako dantzariek osatutako bolant-dantzari talde berriak estreinaldia egin du bertan. Genero bereizketarik gabeko jantzia atondu dute horretarako. Honako dantza hauek eman dituzte bolant-dantzariek: bolant-dantza, gau ainerak, makilariarena, alemanak, kaskarot martxa eta makila-dantza, euskaldunak, sorginak eta dantza luzea. Irudiak: Aritz Ibañez. Baigurako libertimendua, Lekorne, 2023-02-12.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu