Dokumentuaren akzioak
aldairak etiketa duten bideoak
Gipuzkoako aldairak: Abarketak
Esku aldatzeko doinua, abarketak, axeri-dantza, banan banakoa, bakoitza bere dantzakeran. Besteak beste, herri bakoitzeko dantzatzeko era propioak bildu eta aldarrikatu ditu Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua ikerketan eta lanaren aurkezpenean Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariak norbere dantzakeran aritu dira, hau da, norbere hizkeran eta gorpuzkeran dantzan. Ekitaldia soka-dantzarekin borobildu da, bertaratutako guztiak sokan eskuz esku batuta dantzan. Honako herrietako dantzariek dantzatu dute abarketen zatia bata bestearen segidan: Iñaki Arregi (Andoain), Jon Legorburu, Jon Lizarazu (Antzuola), Gari Otamendi (Añorga), Jexux Nazabal (Berastegi), Ane Lamarka, Ane Ibargoien, Aritz Salamanca (Donostia), Josu Garate, Oier Araolaza (Eibar), Josu Mujika (Elgoibar), Josune Zubeldia, Akaitz Sarasola (Lizartza), Xanti Nazabal (Tolosa), Izaro Intsausti (Ordizia), Maite Irizar (Oñati), Xabier Etxabe (Zarautz), Jesus Mari Garralda (Zumarraga), Carles Mas (Katalunia) eta Luis Mari Sarriegi, Agurtzane Agirre, Xabier Ruiz de Azua, Uxue Sarriegi, Oihane Sarriegi (Beasain). Dantza-sokaren musikariak: Andoni Zaballos, Iban Irazustabarrena. Ezpata-dantzaren musikariak: Andoni Zaballos, Iban Irazustabarrena, Xabier Sarasola. Pavanaren musikaria: Aitor Furundarena.
Irudiak: Oier Araolaza, Amaiur Aristi. Gipuzkoako aldairak, abarketak, 2024-03-09.
- Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua [argitalpena]
- Gipuzkoako dantza-maisuen ezkutuko oinordetza jaso du Mikel Sarriegik liburu batean [albistea]
- Mikel Sarriegi: "Desorientazio maila altua daukagu gaur egun Gipuzkoako dantza taldeetan" [elkarrizketa]
- Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak: Mikel Sarriegiren liburuaren aurkezpena Beasainen [erreportajea]
Dokumentuaren akzioak