Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

aiko etiketa duten bideoak

Izaba: Danspirenaika 2024

Talde handia batu da hiru egunez Izabako kale eta inguruetan dantzan ikasi, urratsak landu eta hori guztiaz disfrutatzeko asmoz. Jota, pasodoblea, rantxera, ezkotix, polka, bolero, habanera, bals, mazurka, foxtrot eta kontra-dantzak landu dituzte Aiko taldekoek. Branlea ere landu dute Danspirenaikako azken egunean, Izabatik 12 kilometrotara dagoen Mata de Haya bezala ezaguna den inguruan, eta horretarako, Mixel Etxekoparren laguntza ere izan dute. Jean Christian Irigoien, Galtxetaburu eta taldearekin erromeria izan zuten asteburua festa giroan amaitzeko.

Birritan antolatu du aurten Aikok proiektua; Hechon izan dira uztailean eta Izaban izan dira iraileko azken asteburuan. "Danspirenaika proiektuan dantzarekiko pasioa eta hitzik gabeko hizkuntza partekatzen saiatzen gara, edozein mugetatik haratago" azaldu dute antolatzaileek. Asteburuko ikastaroa baino zerbait gehiago eskaini izan nahi dute; hiru eguneko azoka bat bezala planteatu dute proiektua, elkartzeko eta trukatzeko gune bat bezala.

Irudiak: Mikel Lahidalga. Danspirenaika, Izaba, 2024-09-28.

Dokumentuaren akzioak