Dokumentuaren akzioak
2020 etiketa duten bideoak
Diasporaren aurreskua 2020
Euskal Diasporaren Eguna ospatu da irailaren 8an eta egun horretako ospakizunen artean euskal diasporako hainbat dantzarik, birtualki bada ere elkartuta, soka osatu eta elkarrekin dantzatu dute aurreskua. Txistularia, aurreskua eta atzeskua Euskal Herritik, Ormaiztegitik aritu dira, eta sokan izan dira, banan-banangoa dantzatuz munduko toki hauetatik: Montevideo (Uruguai), Salt Lake City (Utah, AEB), Boise (Idaho, AEB), Buenos Aires (Argentina), Madril (Espainia), San Francisco (Kalifornia, AEB), Santiago (Txile), Basel (Suitza), Cañuelas (Argentina) eta Mar de Plata (Argentina).
Ormaiztegitik koordinatu da 2020ko Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldia, Zumalakarregi museoan XIX. mendeko euskal diasporarekin lotutako erakusketa baita bertan, eta Lehendakaria buru dela bertan bildutako agintari eta erakundeetako ordezkariek, Diasporaren soka-dantzaz gain Iparragirreren bizitzako pasarteak eszenaratu dituen antzerkia ikusteko aukera izan dute.
Aurreskua eta atzeskuaren arteko desafioaren ondoren, soka-dantzan parte hartu duten guztiek banangoa dantzatu dute banan-banan. Diasporaren aurreskuan parte hartu duten dantzariak: Gari Otamendi eta Miren Hazas euskal dantzariak aritu dira Ormaiztegin, eta diasporatik Ainhoa Inthamoussu (Eusko Indarra-Haize Hegoa, Montevideo), Andoni Sangroniz Shortsleeve (Utah'ko Triskalariak, Utah), Ben Monasterio (Oinkari, Boise), Carolina Ale (Laurak Bat, Buenos Aires), Delia Peiro (Madrilgo Euskal Etxea), Jean Max Fawzi Goienetxe (Zazpiak Bat, BCC San Francisco), Maite Bastarrika Carrasco (Euzko Etxea, Santiago), Carolyn Van Lydegraf (Zenbat Gara, Reno/Basel), Victoria Rodriguez (Denak Bat, Cañuelas) eta Asier Hormaetxea (Beti Alai, Mar de Plata). Txistularia: Jose Migel Laskurain. Diasporaren aurreskua, 2020-09-08.
Dokumentuaren akzioak