Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Deba: San Roke 2020 ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Deba: San Roke 2020 ezpata-dantza

2020/09/03 09:30

Pandemia dela eta debarrek ezin izan diote izurri beltzetik babesteko egin zuten promesari urtero moduan eutsi. San Roke egunean, abuztuaren 16an, San Roke santua ateratzen dute Santa Maria elizatik eta dantzarien laguntzaz segizioan igotzen dute Santa Roke baselizara. Dantzariek ezpata-dantza dantzatzen dute prozesioan zehar. XVI. mendean herritarrek San Rokeren irudia urtero prozesioan aterako zutela zin egin zuten. Izan ere izurri beltza zela eta herriko ateak itxi eta Artzabal auzoa babesik gabe gelditu zen; merkatari eta erromesak bertatik igarotzen ziren. Auzotarrak kezkatuta eta beldurtuta gaixotasunetik babesteko santuari promes egin zioten. San Roke santu erromesa zen eta bere bidaietan izurritearen ondorioz gaixotutako herritarrak laguntzen zituen. Azkenean, bera ere kutsatu eta baso batera alde egin zuen bakarrik hiltzeko. Txakur bat ogia ematen hasi zitzaion eta halako batean jabea ohartu zen txakurra egunero norengana joaten zen. Horrela, bere etxean hartu eta sendatu egin zuen. Aurtengo pandemia dela eta ezin izan dute prozesiorik egin, baina Gure Kai dantza taldeko eta Kalez-kale txistulari taldeko kideek ezpata-dantza grabatu dute Santa Maria elizan eta bere klaustroan. Irudiak: Gure Kai. Ezpata-dantza, San Roke, Deba, 2020-08-16.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.