Dokumentuaren akzioak
Node: Emakumeak
Dantzak, dokumentalak eta nobela grafikoak osatzen dute Emakumeak proiektua eta helburua da El Salvadorreko emakumeek abortuagatik edo erditzen izaten dituzte arazoengandik jasotzen dituzten kartzela zigorrak mahaigaineratu eta kritikatzea. Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga dantzariek gorpuzten duten koreografia taldean sortu dute. Hasieran, mahai gainean jarri zituzten egoerak haiengan sortzen zituen sentimenduak, hitzak, irudiak eta horiei buelta batzuk emanda sortu dute pieza. Ostiralean plazaratu du Tabakaleran NODE konpainiak Emakumeak dantza pieza.
“Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute”. Alde batetik Salvadorreko hainbat emakumek jasaten duten zama erakusten dute eta bestetik horren aurrean egin duten borroka eta elkarri laguntzeko eraiki duten komunitatea. Abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu dute proiektua.
Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga. Koreografia: Myriam Perez Cazabon. Musika originala: Aranzazu Calleja. Jantziak: Clara Virgili. Filmmaker: Jesus Lacorte. Zuzendaritza: Ion Estala. Emakumeak, NODE, 2020-07-17.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak