Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

1993 etiketa duten bideoak

Andoain: San Juan 1993 axeri-dantza

Andoainen 1993an Ikerfolk elkarteak grabatutako axeri-dantza. Hogeita bi dantzari ari dira dantzan eta denen gidari, Juantxo Arregi, kapitaina. Azeri-dantza 1974. urtean berreskuratu zuen Andoaingo Lizar Makil dantza taldeak, Adunako bi gizoni esker (Altzarteko David Zabala eta Serorategiko Faustino Sorondo), garai batean beraiek nola dantzatzen zuten oroitzen baitziren. Behin berreskuratuta, 1974. urtean dantzatu zuten lehen aldiz, Adunan, Lizar Makil dantza taldekoek. Hurrengo urtean, 1975. urtean, Andoainen atera zuten axeri-dantza. Irudietan gizonezkoak bakarrik ikusi ditzakegu dantzan, 1975etik 1999ra gizonek bakarrik dantzatzen baitzuten. 2000. urtean hasi ziren emakumeak axeri-dantza dantzatzen Andoainen. Axeri-dantzaren joko guztiak daude jasota irudietan, zatia bakoitzaren hasieran eta bukaeran paseoa dantzatzen dute eota azken jokoaren ondoren kalejiran irteten dira plazatik. Hauek dira dantzaren jokoak:  

  • Aitarena
  • Axeri-dantza, zortzikoa edo leku aldatzekoa
  • Orratzakoa
  • Txingoa edo ilentia
  • Perra jartzea
  • Borroka edo dorreak

 

Irudiak: Ikerfolk elkartea. Axeri-dantza, Andoain, 1993-06-24.

Dokumentuaren akzioak