Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

1951-1955 etiketa duten bideoak

Lorenzo San Juan: Trikitilaria Otsategitxun 1951-1955

San Juan familiak Bakioko Otsategitxu baserrian egindako familia-festa baten hartutako irudiak dira honakoak. 1951-1955 bitarteko uda baten grabatuak dira irudiak eta horietan trikitilari bat ageri da, familia eta lagunek inguratuta. Trikitilari bat jotzen ageri den irudi zaharrenetarikoak izan daitezke hauek. Argazkiak badira hainbat zaharragoak, baina filmazioetan ez dira ageri. Trikitilaria nor den ostera ez dugu argitzerik izan. Yolanda San Juan Valentek esan digunez Berangoko trikitilaria zen, familiaren Otsategitxu baserrira jai egun berezietan joaten zena. Zortzi baxuko soinu diatonikoa jotzen ageri da Aingeru Berguices-ek argitu digunez.

Iñaki Prieto Urrutia baikotarrak argitu digunez (2015-02-19), baserriaren izenak "Otsategitxu" beharko luke, eta ez guk aurretik jarrita genuen moduan, 'x'-ren ordez 's'-rekin idatzita. Otsategi etxea egon zen tokiaren ondoan eraiki omen zen Otsategitxu (Otsategi txikerra edo txikia), eta idazki zaharretan Ochoategui” eta “Ochoategui la menor” irakur daitekeela azaldu digu Iñaki Prietok. Mila esker Iñaki zuzenketa eta argibideengatik.

Lorenzo San Juan, Trikitilaria Otsategitxun, 1951-1955.

Dokumentuaren akzioak