Dokumentuaren akzioak
Lorenzo San Juan: Dantza saioa meza ostean Bakion 1951-1955
Ez da lortu Lorenzo San Juan-ek hartutako irudi hauen data zehatza finkatzea. Adineko informatzaileen ustez, ziur aski San Joan Doloz egunean, abuztuaren 29an izan liteke, meza nagusia amaitu ostean ohikoa baitzen euskal dantza erakustaldia. Hain zuzen ere herritarrak mezatik ateratzen ikusten dira lehenengo, eta dantza talde bat kalejiran ageri da segidan. Zuriz jantzita ageri dira mutilak eta poxpolina jantziekin neskak. Agintariak dantza ikusten ageri dira.
Dantza soltean ageri dira ondoren. Borobil batean neska eta mutilak ageri dira, soka-dantzan bukaeran ohikoa den eran, neskak alde batean eta mutilak parean daudela. Haien alboan laukote bat, bi neska eta bi mutil ari dira dantza soltean. Aurreskua eta atzeskua izan litezke hauek, soka-dantza edo aurreskuetan ohikoa baita dantza solterako egitura hori antolatzea, borobil batean taldea, eta aurreskularia eta atzeskua beren bikoteekin laukotean.
Ondoren ume bikote bat ageri da dantza soltean. Irudiak nahiko kaltetuta daude eta ez dira nahi bezain ongi ikusten urratsak, baina neskak laupa-bost urte dituela dirudi, eta hala ere grazia handiz ari da dantzan.
Bizkaiko kostaldean hainbat erromeria eta dantza filmatu zituen Lorenzo San Juan bakiotarrak 1951 eta 1955 bitartean. Irudi horiek dantzari eta dantzazaleon esku jarri nahi izan ditu bere familiak eta atalka argitaratzen ari dira Dantzan-en. Bakio, Mungia, Lekeitio eta inguruetan festa, eztei eta erromerietan hartutako irudiak dira, soka-dantza edo aurresku, jota eta dantza taldeen emanaldiak erakusten dituztenak. Irudien testuinguruaz Dantzak eta erromeriak Lorenzo San Juanen grabazioetan sarreran bildu dira xehetasunak, eta baita bideo honen argibideak eta identifikazioak eskaini dituztenen izenak ere.
Lorenzo San Juan, Dantza saioa meza ostean Bakion, 1951-1955
Etiketak
- 1951-1955
- san-juan-doloz
- irudi-zaharrak
- umeak-dantzak
- xxmendea
- tradizionala
- lorenzo-san-juan
- bakio
- dantza-soltea
- bizkaia
Dokumentuaren akzioak