Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

1927 etiketa duten bideoak

Saturraran: Ezpata-dantza 1927

Jakina da Durangaldeko dantzari-dantzan oinarrituta eta hainbat aldaketa eginez ezpata-dantza izenarekin herriz-herri zabaldu eta irakatsi zuela dantza sorta hau Euzko Gaztedik XX. mendearen lehen partean. Talde horietako bat da irudietan ageri dena eta argi bereiz daitezke ezpata-dantza honek Durangaldeko dantzari-dantzarekin dituen ezberdintasunak. 1927ko abuztuaren 14an Saturraranen egin zuten dantza hau Cañizal, Albisu, Garay, Izacelaya, Achucarro, Arriola, Echeberria eta Salaberria dantzariek Emeterio de la Torreren txistuaren erritmora.  Zortzi dantzari eta txistulari bat agertzen dira hasierako irudietan; agintariena, zortzinangoa, ezpata-joko txikia, ezpata-joko nagusia, makil-jokoa eta txotxongilo egiten dituzte. Gero frontoia dirudien lekua utzi eta zelai batean aurreko dantza sorta bera eskaintzen dute, oraingoan bi txistulari eta atabalari batekin. Euskadiko Filmategiak digitalizatu eta sareratu ditu irudi hauek eta hain zuzen ere Filmategiaren era honetako beste hainbat dantza irudi ikusgarri irailaren 10etik aurrera Biarritzen ikusgai izango den Soka erakustetan gozatu ahal izango dira. Irudiak: Euskadiko Filmategia. Saturraran: Ezpata-dantza 1927.

Dokumentuaren akzioak