Dokumentuaren akzioak
Santurtzi: Sardinera eguna 2017
1921ean Santurtzin emakumeek dantzatu zuten soka-dantzaren erakoa dantzatu dute aurtengo Santurtziko Sardineren egunean, eguneko irudiak jaso ditu eta hainbat protagonista elkarrizketatu ditu ETB2ko Con la Calle a cuestas programak. Orduan herriko traineruak irabazi zuen estropada zela eta dantzatu zieten emakumeek arraunlariei. Aurten, ia 100 urteren ondoren, berriro ere arraunlariei dantzatu diete. Aurtengoan ere bazuten zer ospatua, arrauneko gorengo bailara igo baita Santurtziko Sotera trainerua. ETBk jasotako irudi hauetan, aurreskuko irudiekin batera Mendi Alde dantza taldeko kideek eta 1921eko arraunlarien ondorengoek dantzaren berreskurapena nola izan den kontatzen dute. ETB2, Con la Calle a cuestas, Santurtzi, aurreskua, sardinera eguna, 2017-09-30.
Dokumentuaren akzioak