Dokumentuaren akzioak
Berriz: San Pedro 2014 Dantzari-dantza eta German Aldekoa
Ekainaren 29a, San Pedro eguna Berriz-en, eta dantzari-dantza plazan. Dantza sorta osoa ikus daiteke bideo honetan German Aldekoa, Berrizko txistulari eta dantzari-dantza jaietan plazaratzeko arduradunari egindako elkarrizketarekin tartekatuta. Bere aita Alejandro Aldekoarekin hasi eta German semeak txistua jotzen eta dantzan nola ikasi zuen kontatzen du. Garai bateko festen eta dantzari-dantzaren antolaketa eta gaur egun dauden aldeak ere aipatzen ditu. Berriz dauden bi taldeen berri ematen du, Iremiñe eta San Lorentzo, eta azken urteotan dantza ohituretan izan diren aldaketak aipatzen ditu. Emakumeak dantzari-dantzan sartzeari buruz ere bere iritzia ematen du Germanek, eztabaida dagoela orain durangaldean, eta berak halako batean neskak sartzen badira dantzari-dantzan, ongi ikusiko lukeela hori. San Pedro egunean egindako dantza sorta osoa ageri da bideoan German Aldekoarekin hitzekin tartekatuta: agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil jokoa eta txotxongiloa. Irudiak: Eire Vila. 2014ko San Pedro eguneko dantzari-dantza Berriz-en eta German Aldekoari elkarrizketa, Berriz, 2014-06-29.
Etiketak
- banangoa
- german-aldekoa
- agintariena
- launangoa
- ezpata-joko-txikia
- ezpata-joko-nagusia
- binangoa
- zortzinangoa
- tradizionala
- txotxongiloa
- makil-jokoa
- 2014
- san-pedro
- elkarrizketa
- berriz
- bizkaia
- dantzari-dantza
Dokumentuaren akzioak