Dokumentuaren akzioak
Anguiano 1977 Hanka-paloen dantza
Anguianon (Errioxa) zankoen gainean biraka dantzan. Asteburu honetan irtengo dira Anguianoko dantzariak dantzan; uztailaren 21ean, 22an eta 23an eta iraileko azken asteburuan ateratzen baitira dantzara. Herriko dantza nagusiak trokeo-dantzak badira ere, hanka-paloen gainean egiten dituzten birek eta jaitsierek zur eta lur uzten gaituzte. Bideoan, RTVEk 1977an grabatutako irudiak ditugu. Herriko zortzi gazte 50 zentimetroko hanka-paloen gainean biraka jaisten dira aldapan.
Meza ondorenean Ama Birjinari laguntzen diote prozesioan gaita eta danbor doinuan. San Andres elizaren aurrean, "El Agudo" dantza egiten dute Ama Birjinari begira. Ondoren, plaza eta goiko kaleko zazpi koskak zankoen gainean biraka jaisten dituzte. Banan-banan jaisten dira kaskainetak joaz. Jaitsi eta gorantz joaten dira berriro, horrela behin eta berriz jaisten dira musikariak plazara iritsi arte. Denak plazan daudela dantzariek trokeo-dantzak egiten dituzte.
Irudiak: RTVE, NO-DO. Hanka-paloen dantza, Anguiano, 1977.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak