Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze: Kabalkada 1989 Ostalerrak

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze: Kabalkada 1989 Ostalerrak

2019/06/05 11:00

Burgaintzi dantza taldeko dantzariak ostalerrak jauzia dantzatzen ageri zaizkigu bideo honetan. Aiziritzeko frontoian duela hogeita hamar urte eman zuten kabalkadako irudiak dira; Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak grabatutakoak. Burgaintziko kideak, hilabete lehenago, kabalkada prestatzeko Amikuzeko dantzari helduekin bildu ziren. Topaketa hartako irudiak ere jasoak ditugu, hainbat dantzen artean, ostalerrak dantzatzen ikus ditzakegu dantzari beteranoak. Bideo honetan urratsen-segida ere entzun daiteke:

  • Erdizka lauetan
  • Zote eta erdizka
  • Dobla eta erdizka
  • Ezker eta eskuin
  • Ezker hiru
  • Erdizka bietan
  • Eskuin eta ezker
  • Eskuin hiru
  • Erdizka bietan


* Segida osoa errepikatzen da.

Irudiak: Claude Iruretagoiena, Kabalkada, Aiziritze, 1989-02-12.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.