Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Donibane Garazi: Libertimendua 2016 Ainhoarrak
Libertimendua Donibane Garazin eta Garaztarrak dantza taldeko neskak Ainhoarrak dantza-jauzia dantzatzen. Hona dantzatzen dituzten urratsak:
- Luze eta ebats (x2), zote, luze ta ebats (x2) [X2]
- Zote, erdizka, dobla, erdizka, ebats, pika, ebats [X2]
- Zote, erdizka, luze eta ebats [X2]
- Zote, pika, luze eta ebats, erdizka, zote, ebats, luze eta ebats [X2]
- Erdizka lauetan
- Zote, erdizka, dobla, erdizka
- Zote eta hiru, ezker, dobla eta hiru, eskuin
- Lau urrats, ebats eta hiru, erdizka [X2]
- Erdizka lauetan
- Pika, ebats, pika, erdizka [X2]
- Erdizka lauetan
- Zote, erdizka, dobla, erdizka* [X2]
*Amaieran luze eta jauzi.
Bai Jean Michel Guilcherrek eta bai Miguel Angel Sagasetak biek aipatzen dute Ainhoarrak jauzi honen zenbait zati Baztango mutil-dantzetan erabiltzen diren doinu berak direla. Zehazki Ainhoarrak-en zati bat (VI.etik VIII. era aipatzen du Guilcherrek, eta V.etik VIII. era Sagasetak) Billantzikoan ageri dela aipatzen dute, eta hasierako hiru zatiek berriz, Añoar haundi mutil-dantzaren aire berbera dutela. Guilcherren esanetan, doinu hauen atzean arketipo komun bat egon liteke, eta bere iritziz, hori Allemande suisse izeneko kontra-dantza da, XVIII. mendean arrakasta handiz hedatu zen dantza eta doinua.
Ainhoarrak eta Añoar Haundiren arteko antzekotasun honek izena interpretatzeko moduan ere izan dezake eraginik. Ainhoarrak, beste argibide gabe "Ainhoa herrikoak" bezala ulertu izan bada ere, Baztanen Añoar handi eta Añoar xume, eta Biarnon "Grand Agneau" eta "Petit agneau" mutil-dantza eta jauziak bildots edo arkume handi eta txiki lirateke.
Irudiak: Eire Vila. Libertimendua, Garaztarrak, Ainhoarrak, Donibane Garazi, 2016-02-07.
Dokumentuaren akzioak