Hemen zaude: Hasiera Bideoak DantzaKlub: Atalak 26 Bertha Bermudez eta Jorge Jauregi

Dokumentuaren akzioak

DantzaKlub: Atalak 26 Bertha Bermudez eta Jorge Jauregi

Bertha Bermudez-ek Inspiración izeneko pieza eta Jorge Jauregik Total surrender izenekoa landu eta aurkeztu dute DantzaKlubeko Atalak 26. ekitaldian. 2016ko Otsailaren 8tik 11ra egin da Dantzagunean, Biarritzen eta Donostian Atalak XXVI, Dantzaklub proiektuaren hogeita seigarren edizioa.

Atalak 26 - DantzaKlubeko piezak ondorengoak izan dira:

  • Bertha Bermudez: Inspiración. Inspirazioa bilatzea da garrantzitsuena sormen-prosezu batean. Gisa berean, haren sekretua norberaren baitan dago. Korografia-lan honen ardatza dira dantza-pieza bat sortzeko inspirazioa bilatzeko hainbat forma. 
  • Jorge Jauregi: Total surrender. Lan honen nahia da geure mugimendu-patroien alderdi inkontzienteena sakontzea, interprete bakoitzaren berezitasun pertsonalak berreskuratzeko helburuarekin, segidan aitortza txikiekin egindako koadro heterogeneo bat sortzeko. Kontua da mugimenduan dagoen gorputzaren komunikazio-indarra defendatzea eta era berean geure buruei buruz hausnartzeko duen ahalmena

Dantzaz konpainiaren proiektua da DantzaKlub, eta ehun lan koreografikotik gora aurkeztu dira 2008tik, konpainiako lantaldea osatzeko Europa osotik datozen dantzarien sorkuntzak eta ia euskal koreografo gehienen lanak uztartuta. 2015-16 edizioa Ballet T-rekin eta Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean prestatu du Dantzazek.

Proiektu integral honen bitartez hainbat aukera zabaltzen ditu Dantzaz konpainiak: euskal koreografoek, konpainia batekin lan egiteko gonbidapena eginda, sorkuntza-prozesu bat egiteko aukera dute; Dantzazeko dantzariek koreografia bat sortzeko mikroprozesu batean hartzen dute parte; publikoak gertuko prozesu fresko bat jasotzen du (dagoeneko badago DantzaKlub gertutik zortzi urtez jarraitu duen publiko fidela); euskal sortzaileak bestelako arte-diziplinekin aritzen dira. 

DantzaKlub, Atalak 26, Bretha Bermudez eta Jorge Jauregi, Gipuzkoako Dantzagunea, 2016-02-15.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.