Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Otxandio: emakumeen aurreskua 2017

Soka-dantza berreskuratu dute Otxandion. Gerra aurrean dantzatu zen azkenengo aldiz, luzaroan galduta egon da. 80ko hamarkadan Santurtziko Flores anaiek Otxandioko ondarea ikertu zuten eta emakumeen aurreskuaren berri izan zuten. Sabina Oiangurenek, soka-dantza modu zaharrean dantzatu zuen azken belaunaldiko emakumeak, urratsak erakutsi zizkien. Aurten, Mendialde dantza taldeko Florestarrek Otxandioko Urduri dantza taldeko dantzariak aurreskua dantzatzera animatu dituzte. 1936ko uztailaren 22an Otxandio bonbardatu zuten faxistek, Andikonako garbitokian zeuden emakumeak eta haurrak izan ziren hildako gehienak. Hau horrela, erasoaren 81. urteurrenean Andikonan dantzatu dute bonbardaketan hildako emakumeak omendu nahian. Irudiak: Eire Vila, Otxandio, emakumeen aurreskua, 2017-07-22.