Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Arcadio Larrea: Huesca 1947 Haur jolasak eta dantzak

Leitzan egiten den Otso-dantzaren joko bera ikus dezakegu Arcadio Larreak 1947an Huescan hartutako irudiotan. Anita Barrio Bentuek, irudi gehienetan gidari lanetan agertzen den neskatoak, 14 urte zituen grabazioak egin zirenean, eta dantzak eta kantuak Benasquen ikasi zituela kontatu zion Arcadio Larreari. Euskal Herrian ere ohikoak diren hainbat dantza eta zati ikus litezke: kalejirak, sokako gidarien arteko jokoak, trebezia edota arinatasun ariketak, etab.

Arcadio Larreak (1907-1985) Espainiako zenbait bazterretan 1947 eta 1948 urteetan hainbat irudi jaso zituen, eta CSIC-IMF funtsaren bidez hedatzen hasi dira filmazio horiek. Oraindik ere, grabaziootan agertzen diren herri, dantzari eta musika-generoak identifikatzeko prozesua irekita dago. Irudiak: Arcadio Larrea. Haur dantzak eta jolasak, Huesca, 1947.