Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Lekaroz: mutil-dantzak 80ko hamarkadan

Lekarozen mutil-dantzak dantzatzen ari da dantzari taldea Maurizio Elizalderen eta Felix Iriarteren doinuan. Dantzariak, egun falta den plaxa etxearen aurrean ari dira dantzan. Mariano Izeta dugu aitzin dantzaria. Mutil-dantzetan ohikoa den moduan, Aunitz urtez-ekin sartzen dira plazara, txapelarekin ingurukoak eta elkar agurtzen. Ondoren, hiru puntukoaren zati bat eta bilantzikoaren zati bat dantzatzen dutela ikus dezakegu irudietan. Grabazioa 1980ko hamarkadakoa izan daiteke. Lekaroz, Baztango mutil-dantzak, hiru puntukoa, bilantzikoa

Dokumentuaren akzioak