Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Lekeitio: San Pedro 1991 kaxarranka

Pedro Murelaga San Pedroren  irudiaren aurrean dantzan orain dela 27 urte. Gaur ekainaren 29a, San Pedro eguna, Lekeition kaxarranka dantzatuko da. Ez dira asko izango Pedro Murelagak adina urtez dantzatu dutenak kaxa gainean, izan ere, mende heren batean aritu zen, 34 urte eta gero 2003an eman zion lekukoa Asier Uskolari. Bideo honetan, 1991ko San Pedro egunean Ikerfolk elkarteak grabatu zituen irudiak jaso ditugu. Murelagak, kaxaren gainean herriari agurra egin ondoren, zortzikoa, fandangoa eta arin-arina dantzatzen ditu. Irudiak: Ikerfolk. San Pedro, kaxarranka, 1991-06-29.

Dokumentuaren akzioak