Dokumentuaren akzioak
Dantzariak 66
- Egilea
- Euskal Dantzarien Biltzarra
- Formatua
- Aldizkaria
- Editorea
- Euskal Dantzarien Biltzarra
- Data
- 2021/12/01
Aurreko belaunaldietatik jaso dugun ondare aberastasuna ikusten laguntzen duten elkarrizketa eta artikuluak, hainbat dantza talderen ibilbideak eta Euskal Herriko Dantzari Egunak emandakoak jaso dira Dantzariak 66 aldizkarian, besteak beste.
Lehenik eta behin, hasierako editorialean, pandemia dantza taldeen jardunean izaten ari den eraginaz kezkatuta agertu da Josu Larrinaga Dantzariak aldizkariaren zuzendaria. Ikusten du taldeek jarduna murriztu edo desagertu egin dela eta horrek ondorio larriak ekar ditzakeela. Horrela, aldizkariaren ale honetan pandemiak sortutako galdera, zalantza eta egoera ezegonkorren inguruko hausnarketa bateratuaren alde egiten du.
Juan Antonio Urbeltzekin Donostiako Okendo kafetegian izandako elkarrizketa kaleratu du Xabier Etxabek. Orain arteko ibilbideko zenbait kontu eta egun buruan dituen proiektuak azaldu dizkio Urbeltzek Etxaberi. Xabier Mendizabalek, berriz, 2021ean hil den Iñaki Mugerzaren dantza ibilbidea jaso du; EDBko sortzaileetakoarena eta dantzariarena, alegia. Labayru institutuaren webaren berri ere jaso da aldizkarian; webguneak eskaintzen dituen artikulu, bideoa eta lan etnografikoak eskuragarri nola dauden erakutsi nahi izan da.
Etnografia kontuekin jarraituz, Carlos Ortizek gure inguruko giza-gazteluei buruzko lana idatzi du eta gazteluak eta dantzak egiten diren festei eta herrien inguruko informazioa bildu eta sailkatu du. Iñaki Irigoienek, berriz, Arratiako hainbat herritako dantzei erreparatu nahi izan die; Areatza, Zeanuri eta Otxandiokoei, hain zuzen ere. 40 urte bete dira Foruko Urdaibai dantza taldeak Busturialdeko erregelak berreskuratu zituenetik eta prozesua nola izan zen azaldu dute taldekideek. Eta 44 urte igaro dira Tuteran paloteadoa kaleratu zutenetik, ordutik gaurdaino izan duen bilakaera kontatu du Ana José Jacoste Sáezek.
Aurkibidea
- Editoriala / Josu Larrinaga
- Euskal Herriko Dantzari Eguna / EDB
- "Talde Batuak", Abadiño
- Urdulizko "Iratxo Gorria"
- Mutxiko Elkartea / Josune Ausin
- Covid-19aren eragina dantza taldeetan / Xabier Etxabe Zulaika
- Juan ANtonio Urbeltzekin hizketan / Xabier Etxabe Zulaika
- Iñaki Mugerzaren omenez / Xabier Mendizabal
- Labayru y su estramado webs etnofraficas / bydej
- Danzas en Arratia / Iñaki Irigoien
- Elizaldeko aurreskua edo Busturialdeko erregelak: berreskuratze prozesua / Foruko Urdaibai dantza taldea
- El dance de Tudela y paloteado de San Juan Bautista / Ana Jose Jacoste Saez
- Evolución histórica de una celebración infantil / Jose Alfonso Antequera Chavez. Josu Larrinaga Zugadi
- Dultzaina Errekatxon / Lutxanako Dultzaina Tailer Eskola, Iker Gustran Iglesias
- Argitalpenak
Fitxa
- Zuzendaria: Josu Larrinaga Zugadi
- Erredakzio batzordea: Jose Patricio Aldama, Jose Alfonso Antequera, Xabier Etxabe
- Diseinua: Artes Gráficas Goya
- Inprimaketa: Graficas Irudi
- Argitaletxea: Euskal Dantzarien Biltzarra
- Lege gordailua: SS-509-1970
Dantzariak 66
Euskal Dantzarien Biltzarra, Bilbo, 2021
Lege gordailua: SS-509-1970
Dokumentuaren akzioak