Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Dantzariak 65

Dokumentuaren akzioak

Dantzariak 65

Eusko Ikaskuntzaren kongresuetan dantzak izan duen presentzia jorratu du Emilio Xabier Dueñasek, XIX. mendeko Madrilen euskal herritarrek antolatutako dantza-elkarteei buruz idatzi du Jose Alfonso Antequerak, eta Jon Bagues eta Oier Araolaza elkarrizketatu ditu Xabier Etxabek Dantzariak 65 aldizkarian.
Egilea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Formatua
Aldizkaria
Editorea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Data
2020/12/01

2020ko abenduan Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratutako Dantzariak aldizkariaren 65. alean, modu batera edo bestera, islatu da dantza munduarentzat ere hain gogorra izan den pandemiaren urtea. Beste hainbat dantza ekitaldi eta jai bezala, aurtengo Euskal Herriko eta Bizkaiko dantzari egunak telematikoki ospatu behar izan dira, eta aldizkarian ospakizun berezi horien nondik norakoak azaldu dira. 

1980ko hamarkadaren bukaeran eta 90eko hasieran indartu zituzten Lezoko inauteriak eta mendekoste jaiak; Trapujale eta Zabarre pertsonaiak sortu zituzten, besteak beste. Hastapenak eta festen indartzea azaldu ditu Lezoko Inauteri Elkarteak. Lezoko inauteriek hogeita hamar urte pasako ibilbidea dute, eta Eusko Ikaskuntzak, berriz, 100 urtekoa. Urte horietan guztietan euskal dantzek erakundearen ekitaldietan izan duten presentzia jaso du Emilio Xabier Dueñasek: sorrerako biltzarrean, udako ikastaroetan, omenaldietan... XIX. mendean Madrilen euskaldunek zortzikoak, aurreskuak, ezpata-dantzak... dantzatzea ohikoa zen garaiko kroniken arabera; halako hainbat  testigantza jaso ditu Jose Alfonso Antequerak. Eresbil musika eta dantza dokumentazio zentroaren zuzendaritzatik erretiroa hartu berritan Jon Bagues elkarrizketatu du Xabier Etxabek, eta RSBAP-eko kide ilustratuek dantzarekin izan zuten harremanaz edo Dantzaren dokumentazio zentroaz aritu dira besteak beste. Oier Araolazarekin euskal dantzaren eta generoaren inguruan eginiko doktore tesiaz eta dantzaren transmisioaz airtu da Xabier Etxabe bera.  1999az geroztik egiten den Deustuko andreen aurreskuari buruzko esperientzia azaldu dute Bihotz Alai Dantza Taldeko kideek.

Aurkibidea

  • Editoriala / Josu Larrinaga
  • Bizkaiko Dantzari Eguna / BDB
  • Euskal Herriko Dantzari Eguna / EDB
  • Elkarrizketa: Oier Araolazarekin hizketan, dantza eta genero-identitatea aztertzen dituen doktore-tesia aurkeztu berritan / Xabier Etxabe
  • Trapujale eta Zabarre / Lezoko Trapujale Inauteri Elkartea
  • En danza con Eusko Ikaskuntza / Emilio Xabier Dueñas
  • Jon Bagues, Eresbil eta musikari lotutako bizitza / Xabier Etxabe
  • La danza Vasca en Argentina / Aitor Alava
  • Techno-Folklore aurrekoa eta etorkizun antropologia / Kepa Fernandez de Larrinoa
  • Txalaparta, euskal erritmoa eta soinu tresna / Josu Goiri
  • La txalaparta como espectaculo / Josu Goiri
  • Dónde consiguio Iparraguirre su carnet de cantautor? / Aingeru Berguices
  • Dos sociedades de baile vasconavarras en la villa y corte de Madrid / José Alfonso Antequera
  • Deustuko Andreen Aurreskua / Bihotz Alai Dantza Taldea
  • Argitalpenak

 

Fitxa

  • Zuzendaria: Josu Larrinaga Zugadi
  • Erredakzio batzordea: Jose Patricio Aldama, Jose Alfonso Antequera, Xabier Etxabe
  • Diseinua: Lulumka
  • Inprimaketa: Graficas Irudi
  • Argitaletxea: Euskal Dantzarien Biltzarra

 

Dantzariak 65 

Euskal Dantzarien Biltzarra, Bilbo, 2020
Lege gordailua: SS-509-1970

Dokumentuaren akzioak